lunes, 29 de noviembre de 2010

Dietari buruzko gomendioak


  •  Komenigarria da beti ordu berdinetan jatea.
  • Berdura eta ensaladak oso egokiak 
  • Karbohidratoen (pasta, arroza, kalabaza, irina, zerealak etab.) kopuruak hertsiko kontrolatuta egon behar du. Egunean, 4 aldiz gutxi gorabehera.
  • Esnekiei dagokienez, kontuz ibili behar da. Askoz egokiagoak dira nata gabekoak.
  • Sakarosa, fruktosa edo sorbitolaren ordez, sakarina, ziklamatoa edo aspartatoa erabili daiteke
  • Janari azkarra baztertu --> karbohidrato eta gantz kopuru ugari baitute eta fibra gutxi.
  • Edariei dakionez, freskagarriak alde batera uztea komeni da. Egokiagoa da azukre gabeko edo lightak hartzea.
    Alkoholdunen artean bi mota bereizten dira:


    1. Alkohol eta azukre ugari duten edariak: garagardoa, ardo eta likore gozoak... SAHIESGARRIAK
    2.  Alkohola bai baina azukre gutxiago duten edariak. Adb whyskia.ONARGARRIAK baina bere neurrian

      Eta baliagarriagoa iruditzen bazaizue bideo honek lagun zaitzakete:
      http://www.youtube.com/user/wwwnestletv?v=H5dsbSBE2u0&feature=pyv&ad=6060026937&kw=diabetes
      Hona  hemen 1500 kaloriako dieta egoki bat


Gaixotasuna ulergaitza denontzat

Batzuetan zail egiten da hainbat testu zientifikoetan gaixotasunaren nondik norakoak ulertzea. Gaurkoan, honen arrazoiak, motak, sintomak etab. ikusiko ditugu.

Badakigu glukosa energi iturri ezinbestekoa dela organismoarentzat. Honen ingestaren eraginez energia ugari lor dezakegu. Horrez gain, momentuan erabiltzen ez dena ere gorde egiten da glukogeno moduan, benetan beharra dugunean erabili ahal izateko. Hortxe dago gaixotasun honen koxka. Guk dietaren bidez, odolera glukosa sartzen dugu eta pankreasaren beta zelulek eragiten dute hau ehun ezberdinetara sartzea guk erabili ahal izateko.
Diabetikoek, ez dute intsulina hau jariatzen edota ez da nahikoa izaten. Hori dela eta, odoleko glukosa maila oso altua da (hipergluzemia) eta ondoren hau gernuaren bidez kanporatua izaten da erabili gabe. Ondorioz, energia iturri handi baten galera dugu. Azken finean, hauxe da  gaixotasunaren funtsa.

Mota ezberdinak aurkitu ditzakegu:
  • I motakoa: Kasu honetan erantzun autoinmunearen bidez, organismoa arrotzatzat jotzen dituelako pankreaseko beta zelulak suntsitzen ditu. Beraz ez da intsulinarik jariatzen. Mota hau txikitatik  pairatu dezakegu eta 30 urte baina lehen diagnostikatzen da.

  • II motakoa: Kasu honetan, sortzen dugu intsulina baina ez da nahikoa izaten. Horrez gain, glukosa ehunetara sartzea errazten duten elementuak  kaltetuta aurkitzen dira. Adinaren eta obesitatearen ondorioz gertatzen da hau.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Diabetesa

Duela egun batzuk ospatu zen diabetesaren nazioarteko eguna., hain zuzen azaroaren 14an. Datu deigarriak jaso ditugu azken aldian gaixotasun honi buruz. Adituek eginiko azken azterketetan, urteak aurrea joan ahala gaixotasun honen kopurua asko handituko dela diote, batez ere, daramagun elikadura txarragatik.
Baina ez dira berri guztiak txarrak izan. Azken egunotan, eman dizkiguten berrien arabera Kataluinian laguntzaile bereziak izango dituzte oraindik beraien kabuz intsulina injektatzeko gai ez diren haurrek. Pertsona prestatuak egongo dira gela bakoitzeko, haur hauei behar duten laguntza eskeiniz.
Horrez gain, ikerlari batzuk diotenez, hamar urte barru diabetesa pairatzen duten umeek sendagaia izango dute. Dirudienez, gauzak normalizatzen ari dira gure gizartean. Ea horrela den!