domingo, 30 de enero de 2011

Diabetesari buruzko datu interesgarriak

Area.

Area gure gorputzeko luma baten formako organo bat da. Urdailaren atzeko aldean dago kokatuta, heste meharraren hasiera eta barearekin lotuta. Bere luzera, 15 eta 20 cm bitartekoa da eta 85 gramoko pisua dauka, gutxi gora behera.
Organo horretan badagoz intsulina sortzen espezializatuta dagozen zelulez osotutako leku batzuk (“Islotes de Langerhans”). Zelula horiek (beta zelulak), intsulina gutxi edo ezer ez badute sortzen, agertzen da diabetes mellitus mota 1a.
Medikuak badagoz ikertzen ea posiblea den arearen transplantea egitea, gaixotasun hori osatzeko; baina oso gaitza da. Orain arte, transplantatuta gehienak hiltzen dira. Hamarretatik bakarrak irauten dau bizirik urtebete baino gehiago.

Diabetesari buruzko datu batzuk.

Munduko diabetikoen kopurua gutxi gora behera 200 milioikoa da eta % 80 ingurukoak mota 2koak dira. Kopuru horretatik erdiak ez dau ezagutzen bere gaixotasuna. India, Txina eta Estatu Batuak dira diabetiko gehien daukaten herrialdeak.
Europa mailan 32.000.000 diabetiko dagoz, Espainian 2.000.000, Bizkaian 60.000 eta gure herrian, Areatzan, 54.
Nahiz eta leku horietako kantitateak oso desberdinak izan, bakoitzeko biztanle kopurua kontutan hartuta mantentzen da, gutxi gora behera, proportzio berdina: % 3 eta 6 bitartekoa. Adibide moduan, Areatzan 1.034 biztanle dagoz eta, 54 diabetikoak, % 5,22 dira, edo Bizkaiko 60.000 diabetikoak, 1.200.000 biztanleen % 5a.
Leku guztietan mantentzen da ere mota bakoitzeko proportzioa, hau da, % 80-85 mota 2koak eta % 5-10 mota 1ekoak.
Gero eta diabetiko gehiago dagozenez, urte batzuetatik hona inportantzia gehiago ematen jako gaixotasun honi. Beste gauza batzuen artean, mundu osoan urtero ospatzen da diabetesaren eguna (azaroaren 14an). Horregaz lortu gure dena da, jendeak informazio gehiago edukitzea eta horrela diabetesa prebenitzeko ahal den guztia egitea.

1 comentario:

  1. Espero dut biztanleen %5a hartzen duen gaixatasun hau pizkanaka hobeto tratatzea lortzea.

    ResponderEliminar