lunes, 31 de enero de 2011

Diabetesa erangin dezaketen medikamentu batzuk


Paziente bati Osakidetzako asistentzia zentroan aknearen kontrako tratamendua aplikatuz, sendagileak bereziki kontrolatu beharreko Roucutan izeneko botika agindu zioten. Botikak odoletako glukosa dezente altxatu zion arren, pazienteaz arduratzen ziren fakultatiboek ez zioten tratamendua kendu, ezta dosia jaitsi ere. Azkenean, gaitz hark diabetesa eragin zion. Osakidetzaren aurkako auzia aurkeztu zuen, eta nozituriko kalte fisiko, psikologiko eta moralengatik 390.657 euroko indemnizazioa eskatu zuen. Probintzi Auzitegiak 60.101 euroko indemnizazioa baizik onetsi ez zuenez, bi alderdiek Espainiako Epaitegi Gorenera jo eta hark pazientearen eskakizuna berretsi egin zuen, 240.404 euroko indemnizazioa ordainaraziz. 

Epaiketan Osakidetzak argudiatu zuenez, botikaren eta diabetesaren arteko erlazioa bazenik ezin baiezta zitekeen, sendagile espezialista batzuen iritziz. Espainiako Epaitegi Gorenak, aldiz, 2004ko otsailaren 12an emaniko epaian, fakultatiboek behar bezalako prestutasunez jardun ez zutela hauteman zuen. Horiek horrela ere, farmazi enpresak berak Roucutan hartzeak diabetesa sor zezakeela adierazten zuen prospektuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario