domingo, 21 de noviembre de 2010

Diabetesa

Duela egun batzuk ospatu zen diabetesaren nazioarteko eguna., hain zuzen azaroaren 14an. Datu deigarriak jaso ditugu azken aldian gaixotasun honi buruz. Adituek eginiko azken azterketetan, urteak aurrea joan ahala gaixotasun honen kopurua asko handituko dela diote, batez ere, daramagun elikadura txarragatik.
Baina ez dira berri guztiak txarrak izan. Azken egunotan, eman dizkiguten berrien arabera Kataluinian laguntzaile bereziak izango dituzte oraindik beraien kabuz intsulina injektatzeko gai ez diren haurrek. Pertsona prestatuak egongo dira gela bakoitzeko, haur hauei behar duten laguntza eskeiniz.
Horrez gain, ikerlari batzuk diotenez, hamar urte barru diabetesa pairatzen duten umeek sendagaia izango dute. Dirudienez, gauzak normalizatzen ari dira gure gizartean. Ea horrela den!

1 comentario: