lunes, 29 de noviembre de 2010

Gaixotasuna ulergaitza denontzat

Batzuetan zail egiten da hainbat testu zientifikoetan gaixotasunaren nondik norakoak ulertzea. Gaurkoan, honen arrazoiak, motak, sintomak etab. ikusiko ditugu.

Badakigu glukosa energi iturri ezinbestekoa dela organismoarentzat. Honen ingestaren eraginez energia ugari lor dezakegu. Horrez gain, momentuan erabiltzen ez dena ere gorde egiten da glukogeno moduan, benetan beharra dugunean erabili ahal izateko. Hortxe dago gaixotasun honen koxka. Guk dietaren bidez, odolera glukosa sartzen dugu eta pankreasaren beta zelulek eragiten dute hau ehun ezberdinetara sartzea guk erabili ahal izateko.
Diabetikoek, ez dute intsulina hau jariatzen edota ez da nahikoa izaten. Hori dela eta, odoleko glukosa maila oso altua da (hipergluzemia) eta ondoren hau gernuaren bidez kanporatua izaten da erabili gabe. Ondorioz, energia iturri handi baten galera dugu. Azken finean, hauxe da  gaixotasunaren funtsa.

Mota ezberdinak aurkitu ditzakegu:
  • I motakoa: Kasu honetan erantzun autoinmunearen bidez, organismoa arrotzatzat jotzen dituelako pankreaseko beta zelulak suntsitzen ditu. Beraz ez da intsulinarik jariatzen. Mota hau txikitatik  pairatu dezakegu eta 30 urte baina lehen diagnostikatzen da.

  • II motakoa: Kasu honetan, sortzen dugu intsulina baina ez da nahikoa izaten. Horrez gain, glukosa ehunetara sartzea errazten duten elementuak  kaltetuta aurkitzen dira. Adinaren eta obesitatearen ondorioz gertatzen da hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario