domingo, 9 de enero de 2011

Haurdunaldian zeharreko diabetesa

Nahiko ohikoa eta kontrolatu beharrekoa da emakume batzuek haurdunaldian pairatzen duten diabetesa. Gutxi gorabehera haur baten esperoan dauden emakumeen %4ak jasaten du gaixotasun hau.

Teoria ezberdinak daude gaixotasun honen sorrerari buruz, baina erabiliena edo entzunenaren arabera, plazentak askatzen dituen hormonek zelulak intsulinarekiko ez-sentikor bihurtzen ditu. Hori dela eta, amaren pankreasak intsulina ekoizten badu ere, ez du glukosa zeluletara sarraraziko. Ondorioz, odoleko glukosa  kontzentrazio horrek fetoarengan eragiten du, glukosak barrera plazentarioa zeharkatu eta fetoaren odolarekin nahasten baita.
Guzti honek emakumearengan hipertentsio arterialaren eragin dezake eta gero zesarea bat eragin dezake. Fetuan, pankreasak intsulina jariatzea ekar dezake eta horrek erditze momentuan haurraren glukosa maila baxua izatea eragin dezake. Gainera, probabilitate handiagoa izango lukete obesoak izan eta heldua egitean diabetesa pairatzeko

Arrisku gehiago dute haurdunaldian zeharreko diabetesa pairatzeko:
  • Haurdunaldia baina lehenago edo haurdunaldian zehar gehiegizko pisua badute
  • Amak 35 urte baina gehiago baditu
  • Familian aurrekaririk badu amak
  • Aurretiko haurdunaldietan diabetesa pairatu badu
  • Aurretik erditutako haurrak 3,8kg baina gehiago pisatu badu
  • Emakumea afro-asiarra, asiarra edota hispaniarra bada


    Haurdunaldian zeharreko diabetesa diagnostikatzeko, proba eta indize ezberdinak erabiltzen dira. Espainian, orain azalduriko hauek erabiltzen dira. Amari 100gr glukosa ematen zaizkio eta hiru orduren buruan, orduro glukosaren mailak neurtzen dira. Horrela ikusten da ea glukosa zeluletan sartzen den ala ez. Honako hauek dira  proba hauetan aurkitu behar ditugun balio normalak:


    1.  1. ordua igaro ondoren glukosa mailak 190mg/dl baino txikiagoa izan behar du
    2.  2. ordua igaro ondoren glukosa mailak 165mg/dl baino txikiagoa izan behar du
    3.  3. ordua igaro ondoren glukosa mailak 145mg/dl baino txikiagoa izan behar du

No hay comentarios:

Publicar un comentario