miércoles, 12 de enero de 2011

Tratamendua

Diabetesaren tratamenduaren oinarriak dieta egokia, kirol pixka bat egitea eta medikazio egokia dira. Hauen bidez odoleko glukosa maila balio normaletan. II. motako diabetesean, medikazioa batzuetan ez da beharrezkoa izaten baina beste kasuetan ezinbestekoak izaten dira insulinaren bidezko eta aho bidezko farmako hipogluzemianteen tratamenduak.


Aho bidezko farmako hipogluzemianteak : Kirola eginez eta dieta egoki baten bidez glukosaren oreka mantentzea lortzen ez duten pertsonetan erabiltzen dira. II. motakoa duten gaixoetan erabilgarriak dira, baina ez I. motako diabetea duten gaixoetan.

Intsulinaren bidezko tratamendua: Intsulina exogenoaren tratamendu hau ezinbestekoa da I. motako gaixotasuna dutenetan, pankreasak ez baitu sortzen. II. motako diabetesa duten pertsonetan ordea, tratamendu hau soilik, kirolaren eta dietaren bidez odoleko glukosa maila kontrolatzen ez bada emango da. Intsulina hau injektatu egiten da. Honen sarrera ahotikoa balitz digestio aparatuan suntsitua izango litzateke odolera iritsi baina lehenago. Egiten den kirol kopuruak eta dietaren egokitasunak erregulatuko du eman behar den intsulina kopurua.
Intsulina injektatzeko modu ezberdin bereizten dira.

                  Luma moduko injekzioak: Hauek luma itxura dute eta barnean intsulina kartutxoak. Kartutxo hauen edukina amaitzean berri bat jarriko da baina lumatxoa berrerabili daiteke.


                 Aldez aurretik kargaturiko injekzioak: Lumen antzekoak dira, soilik aldez aurretik kargaturik etortzen direla. Gainera intsulina amaiatzean jeringa osoa botatzen da. Gomendagarria da intsulina sabelean, besoetan eta izterretan sartzea. Lekurik azkarrena sabela izango da

2 comentarios:

  1. Oso gaixotasun interesgarria, nere bloga ere diabetesari buruzkoa da!

    ResponderEliminar
  2. Idoiaa q andas ahi todo fieraaa!!!!

    ResponderEliminar